Bertan II argazki lehiaketako irabazleak: 1. Juan Carlos Olaetxea (Bera)
2. Mitxel Etxenike (Erratzu)
3. Juan Lameirinhas (Elizondo)
Zorionak hiruoi!!!
Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkartea irabaz-asmorik gabeko entitatea da, Baztango merkataritza eta zerbitzuak bultzatu eta dinamizatzeko asmoarekin sortu zena, baita, elkartekideen artean harremanak indartzeko bertako biztanleei fideltasuna adierazteko helburuarekin ere. 2006 urteko bukaeran sortu izan zen Bertan Elkartea, eratze-akta urte bereko azaroan Elizondoko Arizkunenea Jauregiako batzar gelan sinatu zelarik.
Elkarte hau, batez ere Baztango bailaran bizitasuna eta mugimendua sortzeko intentzioarekin sortu zen udaberri, uda eta eguberriko kanpainak antolatzen ditu. Elkarteak, prentsa, irrati eta tokiko telebistaren bidez, bere marka bultzatzen du. Urtean zehar, ikastaro prestakuntzak antolatzen dira, bazkideen formakuntza hobetzeko. Nafarroako Merkataritza Federazioarekin, Udaletxearekin eta bertze elkarteekin bilerak izaten ditu.
Elkarteko establezimenduak identifikatzeko logo bat asmatu zen , "BERTAN" alegia; Izatez, kontsumitzaileei konfidantzazko eta hurbiltasun harrera berezia, bakarrik bertako merkataritzak eman diezaielako. Bi esalditan bildu daiteke Elkartearen filosofia:
"Izan berezia, erosi BERTAN"
"BERTAN bizi, BERTAN erosi, BERTAN gozatu"
Lema honekin animatzen dugu bertako establezimenduetan erosketak egitera, hemen eskeintzen diren zerbitzutaz baliatuz eta merkataritza zentro handietan erosketak egitea baztertuz. Halaber, kezka handia sortzen du Baztango merkataritzaren etorkizunak, hemengo gazteak ez daudelakoz enpresa berriak sortzekotan eta hemendik kanpo lan egitera joaten direlakoz. Elkartetik proposatzen dugu pentsatzea nola izango litzateke hemengo bizimodua, bertan lan egin, erosi eta gozatuko balukete.
Gaur egungo junta osatzen duten kideak:
.:Lehendakaria: Mari Joxe Alaña
.:Lehendakariordea: Mikel Sobrino
.: Idazkaria: Juanjo Leiza
.:Diruzaina: Blanki Letona
.:Bokalak: Miguel Quevedo, Benar Bertiz eta Joxe Mari Ursuegi.
Aurreko urteetako juntak:
.:Lehendakaria: Mari Joxe Alaña
.:Lehendakariordea: Mikel Sobrino
.: Idazkaria: Jaime Viguria
.:Diruzaina: Blanki Letona
.:Bokalak: Ana Goñi eta Joxe Mari Ursuegi.
Bertan Elkartea sortu zuten zuzendari batzordearen kideak hauek dira:
.:Lehendakaria: Unai Arriaga
.:Lehendakariordea: Mª Luisa Tena
.: Idazkaria: Isabel González
.:Diruzaina: Angel Arraztoa
.:Bokalak: Javier Pina, Neli Yanci eta Asun Irigoien.